Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatuko du.
Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren prozedura hasi egingo da. Eskaera onartzen bada, interesdunak lizentziari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.
Prozedura bukatzen denean, hasierako eskaera ebatziko duen ebazpena igorriko da. Ebazpenarekin batera, bide publikoa okupatzeagatik dagokion tasaren kitapena igorriko da.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
- Aldeko bideragarritasun txostena
- Ordainagiria
- Obra Lizentzia
- Solairuko Planoa
- Erantzukizun Zibileko Asegurua.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.arratzu.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Loiola Auzoa, 3, 48383 Arratzun kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arratzu Udaleko telefono honetara: 946 25 68 84
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.