Informazioa
Prozedura honen bidez herritarrak berea den gauza bat galdu duela jakinaraz diezaioke galdutako gauzak gordetzen dituen udaleko sailari.
Formulario baten bitartez interesdunak ondasun baten galera jakinarazten du eta udaleko bulegoetan aurkitzen den jakiteko informazioa eskatzen du. Informazioa jaso ondoren, eta beharrezkoa bada zuzendu ondoren, udaleko zerbitzuak interesatuari erantzungo dio ahalik eta lasterren.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza egiaztatzen duen dokumentua
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.arratzu.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Loiola Auzoa, 3, 48383 Arratzun kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arratzu Udaleko telefono honetara: 946 25 68 84
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.