Albisteak

 

Oihana Arrutik, Hiri Antolaketako Plan Orokorreko (HAPO) erredakzio taldeko ordezkari gisa, auzotarrei Arratzuko plan orokorrean jasangarritasunaren irizpidea apilkatzeari buruzko ikerketa azaldu zien hitzaldi informatibo batean. Planteamenduan jasangarritasunaren aldagaia barneratzean oinarritzen den esperientzia berritzailea da.

Arratzuko Udala, HAPO-a berritzen dabilela, ingurugiroan egiten den interbentzio bakoitzaren erantzule eta adeitsua izateko beharraz jabetuta dago. Egungo egoera ekonomikoa eta herriko ekimen publiko eta pribatu bakoitzean aurrezte energetikoa bultzatzeko eta aplikatzeko irizpideen beharra ikusita, jasangarritasunaren irizpidea HAPO-an integratzea aurreikusi du, ikerketa batean oinarritua (Deustuko Unibertsitatean egindako <Hirigintzan, Eraikuntzan eta Birgaitze Iraunkorrean Aditua> Graduondoko Kurtsoko bukaera lan bezala.) eta Oihana Arrutik, Planaren diseinatzaileetako batek aurkeztua.

Arratzuko kokapenak, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, jasangarritasunean oinarritutako plangintza bat egitea eskatzen du, herrian dagoen espazio babestua kontuan hartuz.

Arkitektuak aipatu zuenez, "Azken urteetako hirigintzan erabili ez diren oinarrizko irizpideak daude eta bizitzen ari garen egoera sozial, ekonomiko eta ingurugiorokoak aukera paregabea eskaintzen du irizpide jasangarri hauek aplikatzeko, aukera bat baino gehiago betebeharra izan beharko litzatekeela, inguruko baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz hiri-lurraren ordenazio bat sustatzen baitute"

Plangintzak ikerketa eta ezagutza oso zehatzetatik abiatu behar dira, bai eremu fisikoan, bai hiri eremuan ere. Eta batez ere kliman, analisi bioklimatiko bezala ezagutzen duguna.

Planak gaurko biztanleei herriaren etorkizuna planteatzean oinarritzen dela, etorkizuneko belaunaldien ongizatea hipotekatu gabe, Arratzuko herritarrei zuzendutako kontsulta eta partehartze prozesu bat barneratu du, beren beharrizanak eta ideiak plazaratu dituztela. Egin diren proposamenak herritarrek beraiek detektatutako beharrizanei erantzuten die eta azken helburutzat bizitza kalitate hobe bat lortzea eta egingo diren eraikinak zentzu guztietan ahalik eta eraginkorrenak izatea pentsatu da.

HAPO-aren garapenaren harira, zuzenketa eta alegazioen onarpen fasean dagoela, plangintza hau aurrera eramateko zehaztu diren irizpide eta helburuak hurrengoak dira: Tamaina handiko espazio askeen eratzea aisialdi kolektiboa bermatzeko, erosotasun maila altuko kanpo espazio publikoak eratzea. (termikoak, akustikoak eta irisgarritasunekoak), herriko plazaren peatonalizazioa aparkatzearen aukera baztertuz, eraikin erresidentzialen ezartzea ingurugiro baldintzak aprobetxatuz (eguzkia, haizea).

Eraikinen eguzki eragozpena, orientazioa eta kokapena ekiditu, garai desberdinetako eguzki altuera eta itzalen ondoriak kontuan hartuz. Golako ibaiaren ertzaren berreskuratzea, erriberako bertako landaretzarekin. Hosto iraunkorreko zuhaitz moten analisia egitea, uda eta negurako desberdindutako estrategiei erantzunez. Bertako landaretzaren erabilera eta sustatzea, ingurugiroan egoteagtik zaintza gutxien behar dituztenak direlako. Biodibertsitatearen bultzatzea. Azpiegitura berriak minimizatu, daudenen eraginkortasuna areagotuz, eraikin berriak hauetan ezarriz, gastuak murrizteko eta azalera iragazgaiztua lortzeko. Eta azkenik, estalitako espazio publiko bat sortzea. Eurite garaietan edo eguzki gehiegi dagoenean erabiltzeko.

Hitzaldian jende ugari bildu zen, galdera eta erantzun interesgarriak plazaratu zituztela.