Albisteak

 

Arratzuko Udalak "taxia etxera" zerbitzua jarri dau martxan urrian, herriko jubilatuentzat. Zerbitzua esperientzia pilotoa izango da, herritarrak astelehen eta barikuetan etxetik Gernikara bajatzeko.

Arratzuko Udalak herriko mugikortasunerako erraztasunak eta erantzunak emoteko lan egiten dau. Helburu honegaz udal garraio zerbitzua jarri dau martxan. Herriko naguiek garraio zerbitzu barria "pertsonalizatua" izango dabe euren etxetik Gernika-Lumora bajatzeko eta etxera bueltatzeko.

Horrela, herritarrek astelehenetan Gernika-Lumoko merkatu plazara bajatu ahal izango dabe eta barikuetan be bai. Herriko jubilatuen beharrizanari erantzuna emoteko jarri da martxan zerbitzua ( bai gaixotasunagatik bai edadeagatik), izan be, Gernika-Lumora bajatzeko garraio publikoa eskasa da eta bakarrik igarotzen da Loiola auzotik, beste auzoetara heldu barik.

Urritik aurrera, astelehen eta barikuetan "udal taxia" goizeko 9:30etan irtengo da Gernika-Lumora, herritarrek aurretik deitu beharko dabe. Etxera bueltatzeko ordua 13:30etan izango da, Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Taxi zerbitzua erabiltzeko astelehen eta barikuetan, egun bat aurretik deitu behar da telefonoz (domeka eta eguenetan-605 738 013). Arratzuko Udalak zerbitzu barri diruz-lagundu dau, horregatik erabiltzaileek 2 euro ordaindu beharko dabe soilik bidai bakoitzeko.

Froga pilotoa da eta aurrerantzean, garraio zerbitzu hau arratzuarren beharrizanetara egokituko da.