Albisteak

 

Inforgentziak nekazal inguruetako interes puntuak lokalizatzea ahalbidetzen duen erraminta da eta larrialdietako zerbitzuei estaldura ematen die.

Arratzu bezalako herri batean, nekazal eremu isolatu askokoa, erraminta honek modu arin eta zuzenean, nahasketarik gabe larrialdi puntuak aurkitzea ahalbidetzen du, ibilbide irisgarri eta ziurra bermatuz.

Erraminta honekin, udalak "PDI" izeneko nekazal eremuko ( baserriak, ustiapenak...), ondare kulturaleko (baselizak, gurutzeak, dorretxeak, etab.), aisialdi espazioak, parkeak eta instalazio publikoko (ureztatze ahoak, deposituak, iturriak, kaptazioak, etab.) interes puntuak lokalizatzea ere bultzatzen du.

Helburua larrialdi zerbitzuetako lana erraztea da (anbulantziak, etxeko laguntza medikoa, polizia, suhiltzaileak, etab.); eta ohiko zerbitzuei (mezularitza, asistentzia teknikoa, konponketak, etab.), zebitzu berri honekin eskatutako helbidera hel daitezkeela ibilbide zuzen eta irisgarrienetik. Bestalde, zerbitzu honekin udalak Arratzuko herria publikoari eta turistei hurbildu nahi die, bertako ondare aberastasuna aurkitzeko, bertako baserri eta inguruetako argazkiak ere ikusgai egongo baitira.  

Inforgentzia erraminta honetan sartzeko, Android, iOS edo Windows Phone sistema operatiboak mugikor eta tabletekin bateragarri izanik, udaleko web orrialdean sartu beharko da, www.arratzu.com. Erabiltzaileak zuzenean mugikor edo tablet bertsiora joan nahi badu, pantailaren ezkerraldean agertzen den QR irakurgailua eskaneatu behar du. Aplikazio honi buruzko informazio guztia aipatutako udaleko web orrialdean aurki daiteke.