Albisteak

 

Arratzuko Udalak, gestio jasangarriaren garrantziaz eta ingurugiroarekiko erantzunkizunaren garrantziaz jabeturik, argiztapen proiektu berri bat jarriko du martxan, zeinean herriaren energiaren aurreztea eta kutsadura luminikoaren murriztea bilatzen den.

Arratzuko Udalaren arabera, proiektu hau mantenuaren kostuak eta herrian sortzen diren kontsumo energetikoak murrizteko egingo da, ingurugiroarekiko erantzunkizuna kontuan hartuz.  Era honetako argiztatze diseinuen helburu nagusia modu estetiko, eraginkor eta seguruan herria argiztatzea da, bai oinezkoentzat, bai ibilgailuentzat ere. Luminarien aldaketarekin aurrezte ekonomiko handi bat lortuko da. Kontuan hartu beharreko faktore nagusiak kontsumo energetikoa eta mantenu gastuak dira.

Sistema hauek kontsumo energetikoan murriztea suposatzen dute, emandako zerbitzuen kalitatea mantenduz.

  1. Fundición Benito-Villa motako 148 buru ordezkatuko dira, fita de Be-Lux motakoengatik (presio altuko sodio lurrunezko 150 w-tatik 72w eta 36 w-ko fluoreszenteekin aurrezte energetikoa handia izango da, -20ºC tik 60ºC-ra lan egin dezaketen ekipo extremak direla)
  2. Indukziozko 85w-ko 48 unitate ordezkatuko dira LED teknologiako 36w-gatik, Santa Cole Universal motakoak. Azken hauek 40.000 orduko iraupena dute
  3. 42w-ko fluoreszenteek presio altuko sodio lurrunezko 150w-ko Gestalt Albani motako 12 unitate ordezkatuko dituzte, Gorozika auzoan.
  4. 75w-ko fluoreszenteek presio altuko sodio lurrunezko 250w-ko Gestalt Albani motako 8 unitate ordezkatuko dituzte, Belendiz-Zabala auzoan.
  5. 42w-ko fluoreszenteek presio altuko sodio lurrunezko 150w-ko Gestalt Albani motako 3 unitate ordezkatuko dituzte, Belendiz-Zabala auzoan.

Arratzuko Udalak Bidein-i artatu dio proiektu honen egitea. Bi hilabeteko epea beharrezkotzat ezartzen da obren gauzatze egokirako eta berme epea urte batekoa izango da. Kontsumo energetikoaren aurreztea dela eta,  instalazioaren amortizazio denbora kalkulatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza kontuan hartuko da, "Tokiko Agenda 21 Plana" deritzonaren baitan ematen dena. Inbertsioa guztira 100.679,56 eurokoa da eta LED teknologiako lanparak jarriaz lortuko den aurreztea guztira urteko 15.515 eurokoa izango da.