Albisteak

 

Arratzuko Udalak eta KZguneak hurrengo hilabeteetan teknologia berrien inguruko dohako ikastaro eta hitzaldiak jarri dituzte martxan, herriko auzokideei zuzenduta.

Antolatu den lehenengo kurtsoa apirilaren 12an eta 26an izango da, 18:00etatik 20:00tara, eta Gmail posta elektronikoaren inguruko informazioa eskainiko da. Kurtso honen iraupena 4 ordukoa da, bi ordu egun bakoitzean eta KZgunearen liburutegian izango da.

Bestalde, "Nerabeak eta Smartphone-ak" hitzaldia izango da apirilaren 13an, 18:00etatik 20:00tara, KZgunearen Kultur Aretoan. Hitzaldi honen bitartez, nerabeen arteko komunikazioan funtseko tresna den smarthphon-aren arriskuak zeintzuk diren azalduko dira, baita nahigabeak nola sahiestu ere.

Oraindik aurrera, eta hilean behin, teknologia berrien inguruko beste ikastaro eta hiltzaldi batzuk emango dira Arratzuko KZgunean: Google Drive, erosketak online eta Android sistema operatiboa, besteak beste.

Kurtsoek 4 orduko iraupena izango dute, 2 ordu egun bakoitzean, eta hitzaldiek 2 orduko iraupena. "Herria dinamizatu nahi dugu, auzokideei interesatzen zaizkien zerbitzuak eskainiz. Horrela, helburu bikoitza lortzen dugu: alde batetik, toki publikoetan herritarrentzako baliagarriak diren ekintzak eskaintzea eta bestetik, herritarren arteko harremanak sendotzea; azken hau oso garrantzitsua da auzo sakabanatuak dituen Arratzu bezalako herri bat kohesionatzeko", adierazi du Josu Olano, Arratzuko alkateak.