Albisteak

 

Arratzuko Udalak herriko zazpi baserrien hobi septikoak garbitu dauz, baserri hauek ez daudelako herriko saneamendu sareari lotuta. Jarduera hau herriko saneamendu sarearen barritze eta aktualizazio propiektuaren barne dago, herriko garapen iraunkorraren udal dinamikagaz bat eginda.

Arratzuko Udalak, nahi duen herri iraunkorraren eredua jarraituz, kudeaketa esfortzu handia burutzen dau herritarrei saneamendu azpiegitura egokiak eskeintzeko, zerbitzu onak bermatzeko eta ibaien ur kalidadea hobetzeko. 
Herriko auzo ezberdinetan saneamendu sarea hobetzeko lanak burutu dira, bigarren mailako saneamendu sarea egokitzeko eta etxeetako ur-zikinak batzeko lanak, hain zuzen be. Lan hauz gain, Arratzuko Udalak baserrien hobi septikoen mantenimiendu lanak burutzen dauz. Etxe hauen gabezia betetzea da asmoa. Izan be, kasu batzutan sakabanatuta egotean ez daukate herriko saneamenduari heltzeko aukerarik. Arratzuko Udalak baserri hauen hobi septikoak garbitu dauz: Laurizeta, Laurizgana, Laurizgoikoa, Laurizetxebarri, Goikoetxe, Gandariatsena eta Telletxeaurre.

Arratzuko Udalak herriko sarea osatzeko asmoa du legegintzaldi honetan, "tratatu eta araztu bako isurketak ekiditzeko beharrezkoak diren azpiegiturak egitea erakundeen ardura bat dalako. Eta hauen erabilpen egokiaren gainean herritarrak kontzientziatzea be.  Ingurumenari dagokionez, geure inguru naturalean batez be, herritarrei eskeintzeko kalidadezko zerbitzuak kudeatu eta eskeintzea funtsezkoa da, bereziki saneamendua. Honegaz, geure ibai eta errekak garbi eta osasuntsu mantentzeari lagunduko dogu", adierazten dau Arratzuko Alkateak, Josu Olanok.