Albisteak

 

Arratzuko Udalak Loiola auzoan kokatutako etxebizitza tasatuak eskuratzeko adjudikazio prozesua martxan jarri dau. Interesdunek erosi edo erosteko aukera aurreikusten duen alokairu kontratuaz eskuratu ahal izango dabez,  Baldintza oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren pasa dan martxoak 28an, eta egun horretatik hasita eskaerak aurkezteko epea 20 egunekoa izango da, egun naturalak.

Pasa dan martxoak 13an ospatutako Arratzuko Udal Osoko Bilkurak Loiola auzoan kokatutako etxebizitza tasatuak eskuratu ahal izango dabezen pertsonak aukeratzeko baldintza oinarria onartu zuen. Etxebizitza hauek Azpiegiturak S.A.U. sustatutakoak dira.  Etxebizitza bakoitzak 90m2ko azalera dute gutxi gorabehera eta guztiak garajea eta trastelekua dute, Loiola auzoan kokatuta.

Tasatutako zazpi etxebizitzen bat eskuratzeko zozketan parte hartzeko baldintzen oinarrietan agertzen denaren araberam salmentako prezioa (BEZa sartzeke) 203.392€tik 209.785€ra bitartekoa da. Bestalde, errentamenduaren prezioa hileko 4,5eurotan finkatzen da etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko.

Zazpi udal-etxebizitza tasatutako bat eskuratzeko pertsona fisiko/naturalak edo bizikidetza-unitateak adindunak izan behar dute esleipendunek. Gainera, interesatua edota bizikidetza-unitateko kideetako bat gutxienez, Arratzun zein Busturialdean edota Bizkaiko beste udalerrietan erroldatuta egon beharko da, urte bateko antzinatasunarekin.

Eskatzaileek egiaztatu behar dute etxebizitza ordaintzeko diru-sarrera nahikoak dituztela. Urteko ordainsari gordinek ezin izango dute 60.000€ko muga gainditu edo 15.000€ baino gutxiagokoak izan etxebizitza jabetzan eskuratzeko.  Bestetik, etxebizitza erosteko aukera aurreikusten duen alokairu kontratu bidez eskuratu nahi dutenentzat, urteko ordainsari gordinek ezin izango dabe 45.000€ko muga gainditu edo 13.000€ baino gutxiagokoak izan.

Eskaerak udal bulegoetan aurkeztu behar dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egutegiko 20 egun naturaleko epean. Etxebizitzak eskuratzeko pertsonak hautatzeko zozketa egingo du Hautapen Epaimahaiak jendaurreko agerraldian.

Nahi dabenek eskera orriak Arratzuko Udalaren web orrian ,www.arratzu.com-en, edota udal bulegoetan eskuratu ahal dabez.