Albisteak

 

Arratzuko Udalak, herrian enplegu berriak sortzearen eta herriko gizarte mugimendua biziberritzearen aldekoa, herriko tabernaren istalazioak barriztu dauz eta honen kudeaketa adjudikatu dau. Arratzuko herriko tabernak barriro zabaldu dauz ateak apirilean, eskaintza eta zerbitzu barriagaz.

Arratzuko herriko taberna martxan dago barriro eta bere kudeaketa konkurtso publikoaren bitartez adjudikatu da. Apirilatik aurrera Arratzuko bizilagun batek hartu dau establezimenduaren kudeaketa. Herriko zerbitzuen eskeintza aberastu eta herria dinamizatzen dauz tabernak. Adjudikazioa, urte batekoa (luza daiteke), konkurtso publikoaren bitartez burutu da.

Gainera, zerbitzu hobeagoa eta kalidade handiagokoa eskeintzeko asmoz, Arratzuko Udalak tabernaren instalazioak barriztu dauz, margo lanak egin dira eta eskaratza barriztu da.

Herriko erdigunean kokatuta, Loiola auzoan, udaletxearen azpian Arratzuko herriko taberna herriak eskeintzen dabezan zerbitzuen parte da, bai herritarrei zuzenduta eta baita bisitariei zuzenduta be. Lokal honek jantoki eta barra ederra du. Arratzuko herriko taberna astelehentik domekara dago zabalik, astean atseden egun bat hartuz. Ogitartekoak, sandwichak edota menuak eskeintzen dauz.