Albisteak

 

Arratzuko Udalak ekintza ugari prestatu dauz Gabonetarako, kultura, tradizioa eta entretenimendua batuz.  Arlo kulturalan, Santo Tomas parrokian eskeiniko dan Gabon Kontzertua nabaritzen da. Bertan  Portugaleteko "Danok Bat Otxote Korala"k parte harte hartuko dau, zaharrenetarikoa, herriko korua eta herriko gitarra taldeak be parte hartuko dabe. Umeentzako magia tailerra, jokoak eta Olentzeroren etorrera ez da faltako.

Arratzuko Udalak, herriko harreman sozio-kulturalak dinamizatzeko eta herriko nortasuna sendotzeko egiten duen esfortzuaren barne, egitarau zabala prestatu dau gabonetarako. Umeek eta nagusiek kulturaz, tradizioaz eta dibertsioaz gozatzeko aukera izango dabe. "Geure helburua Gabonetarako aisialdi kulturala eta entretenimenduko aukerak eskeintzea da, herritarren gustu ezberdinak asetzeko. Baina beti be geure ohituren eta euskal kulturari lotuta. Umeentzako gainera entretenimendua eskeintzea da geure asmoa, baina funtsezko helburua da euskara indartu eta normalizatzea geure nortasunaren esentzia delako", nabarmendu dau Arratzuko Alkateak, Josu Olanok.

Barikuan, abenduaren18an, 18:30etan, herritar guztiak gonbidatzen dauz, umeak zein nagusiak, Udaletxearen inguruan Gabonetako argiak pizteko ekitaldira. Ondoren, txokolatada eskeiniko da. Gainera, udal liburutegian herriko umeen lanen erakusketa izango da. Sari banaketa be egongo da. Umeentzako meriendatxoa izango da.

Zapatuan, abenduaren19an, musikazaleentzako momentua izango da, Gabonetako kontzertu bereziaz gozatzeko aukera eskeiniko da eta Arratzuko Santo Tomás parrokian. Portugaleteko "Danok Bat Otxote Korala"k, Euskadiko zaharrenetarikoa, 1932an sortutako, bertaratutakoen aurrean euren erreperotio musikala eskeiniko dau. 83 urtez egon da martxan talde historiko hau, honek Euskal kulturaren adierazlea izaten jarraitzen dau. Sari ugari eskuratu dauz, Portugaleteko urrezko domina eta bere izenean kale bat du be bere herrian. Otxoteren zuzendari lanetan José Moises Egaña izango da. Arratzun eskeiniko dan kontzertuan, herriko koroak be parte hartuko dau, Alberto Lauzirikaren zuzendaritzapean eta Arratzuko gitarra taldeak be, Javier Gomez-ek zuzenduta (19:30h.).

Domekan, abenduaren 20an, Meza Santua eskeiniko da Santo Tomás parrokian 12:30etan. Amaieran hamaiketakoa izango da.
Astelehenean, abenduaren 21ean, Santo Tomas eguna, briska txapelketa jokatuko da. Parte hartzeko  izena emon behar da eta 5€ ordaindu bikoteko. Saria gabon otzara bana izango da.
Eguenean, abenduaren 24an, Arratzuko neska-mutilek ilusio handiz itxarongo dabe Olentzeroari, Loiolara etorriko da 19:00etan.

Martitzenean, abenduaren 29an, haur zein helduentzako egurrezko jolasak izango dira frontoian (17:00h-20:00h.).

Eta amaitzeko, egueztenean, abenduaren 30ean, magiarako unea izango da. 17:30etan, Arratzuko umeek magia ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dabe, Imanol Ituino magoaren "Munduari Bira(ia) 80 trukutan" saioagaz. Ondoren, magoak magia tailarre emango dau Loiolako eskolan.