Albisteak

 

Arratzuko Udalak georreferenziazio proiektu zabala garatu dau herriko irisgarritasuna hobetzeko asmoz, nekazal inguruetako interes puntuak lokalizatzea ahalbidetzen duen eta larrialdietako zerbitzuei estaldura emoteko erraminta gisa. Herriko informazio geografikoaren kalitatea hobetzeko kudeaketaren barne, herriko mapa toponimikoa editatu dau. Honek kaletegia, interes orokorreko hiri elementuak eta interesdun ibilbideak azaltzen dauz, besteak beste. 

Arratzun nekazal eremu isolatu asko daude. Hau dela eta, Arratzuko Udalak herriko txoko guztien lokalizazioa erraztearen alde egin dau GIS erraminten bitartez ( informazio-sistema geografikoa). Lehenengo Inforgis jarri zuen martxan, herriko baliabideen kudeaketa hobetzeko, eremu hauetan: herri kartografia, HAPO, ur hornidura sarea, etabar. Ondoren, Inforgentziak, erraminta honek modu arin eta zuzenean, nahasketarik gabe larrialdi puntuak aurkitzea ahalbidetzen du, ibilbide irisgarri eta ziurra bermatuz. Erraminta honekin, udalak "PDI" izeneko nekazal eremuko ( baserriak, ustiapenak...), ondare kulturaleko (baselizak, gurutzeak, dorretxeak, etab.), aisialdi espazioak, parkeak eta instalazio publikoko (ureztatze ahoak, deposituak, iturriak, kaptazioak, etab.) interes puntuak lokalizatzea ere bultzatzen du.

Herriko irisgarritasuna eta informazio geografikoaren kalitatea hobetzeko helburugaz Arratzuko Udalak herriko mapa toponimikoa publikatu dau.
Mapa honetan informazio toponimiko osoa agertzen da, eguneratutako kartografiaren gainean, informazio grafikoa eta alfanumerikoa, harmonizatutako topografia oinarria 1/5000, zuzendutako informazio toponimiko zabala, kaletegia, interes orokorreko hiri elementuak eta interesdun ibilbideak.

Mapa toponimikoa eta inforgis zein inforgentziak GIS erramintak burutzeko Arratzuko Udalak landa guneetako interesguneak bilatu eta zerrendatu egin dauz: baserriak, etxeak, ondare baliabideak, etabar. 

Erraminta guzti hauen helburua larrialdi zerbitzuetako lana erraztea da (anbulantziak, etxeko laguntza medikoa, polizia, suhiltzaileak, etab.); eta ohiko zerbitzuek (mezularitza, asistentzia teknikoa, konponketak, etab.) eskatutako helbidera hel daitezkeela ibilbide zuzen eta irisgarrienetik (PDI inbentario).  Zerbitzu honekin udalak Arratzuko herria publikoari eta turistei hurbildu nahi die, bertako ondare aberastasuna ezagutzera emoteko.