Albisteak

 

Arratzuko Udalak herriko frontoian eskeinitako zerbitzua hobetu dau eta honen erabilpena errazteko aldagelak ezarri dauz.   

Arratzuko frontoi estalitak aldagela zerbitzu barria du. Arratzuko Udalak kirol instalazio hauek barriztu dauz zerbitzu hau ezarriz. 

40m2 ko espazioan, frontoiaren ipar-mendebaldeko ertzean, adagelak atondu dira. Horretarako, igeltserutza lanak burutu dira ( zorua txikitu, geotextil xafla, plastikoa eta panel flotagarria ezarri, hondakin-uren saneamendu sarea lurperatu eta zorua estaltzea), arotzeria lanak (sarrerako atea ezarri eta aireztapen saretoak), elektrizitatea eta iturgintza lanak ( termo elektrikoa, pultsadore erregulagarriak, etabar).

Arratzuko Udalak lan hauek garatzeko egin duen inbertsioa 45.000€koa izan da.