Albisteak

 

Arratzuko Udalak laster ezarriko dauz hiru autobus geraleku eta markesina barriak herriko puntu estrategikoetan: Eleizalden, Uarkan eta Barrutian. Herrian zerbitzu barriak eskeintzea da helburua eta herritarrek autobusa itxaroten egoteko estalitako gune bat eskeintzea eguraldi txarratik babestuta. Ingurumen-inpaktua gutxitzeko egurra erabiliko da.

Autobus markesina barriek, Ereño-Nabarniz-Belendiz- Arratzu- Gernika (A3526),  Gernika-Ibarrangelu (A3526) eta Gernika-Lekeitio (A3513) lineen bidaiarientzako zerbitzua eskeiniko dabe. Guztira, estalitako hiru geraleku barriak ezarriko dira, herriko irisgarritasuna erraztuteko asmoz, Arratzuko bizilaguneei zerbitzu gehiago eta hobeagoak eskeintzeko eta herrira bidaiariak eta bisitariak erakartzeko asmoz.  

Uarkan dagoen markesina Eleizaldera eramango da eta Uarkan geraleku funtzionalagoa ezarriko da, bidegorri barriaren ondoan.  Gainera, Barrutia auzoan markesina bat ezartzea aurreikusten da, eskolen eta lanbide-heziketako zentrotik hurbil.  Arratzuko Udalak puntu honetan bus geralekua ezartzeko lanak burutu dauz dagoeneko. Horretarako ia 40.000€ inbertitu dauz.

Aurreikusitako markesinek egurrezko estruktura izango dabe, hiri-altzarien ingurumen-inpaktua gutxitxeko helburuagaz, izaera propioa eta itxura atsegina emateko eta Arratzuko inguru naturalagaz bat etorteko.  Markesinetarako aurrekontua 20.000€ ingurukoa da.