Albisteak

 

Arratzutik igarotzen den Donejakue Bidearen zatia balioan jartzeko ekimenak, Kultur Etxean dagoen Arrolako Oppidumaren Interpretazio Zentroa hartzeko apostuagaz bat egiten dau. Arratzuko elizatearen historia eta sustraiak balioan jarriz eta berreskuratuz,  herriko nortasuna indartzea da udal gobernuaren helburu estrategioetako bat.  Honek, herritik igarotzen den Bidearen zatia indarberritzea oso positibotzat emon dau.

Arratzuko Udalak Santiagora doazen erromes ugarien etorreraren aurrean, batez be uda sasoian, informazio gehiago eta oinarrizko zerbitzu gehiago ezarri dauz.  Ekimen honegaz, iraganean bezala, Unesco-k Gizakien Ondarea izendatuta, Erdi Aroan hasi zen Donejakue Bideak suposatu duen erlijio, kultura eta fenomeno politiko europar honegaz batzen dau bere izena barriro Arratzuk.
Arbazegitik heldutako Donejakue bidearen erromesak, Artzubi zubia zeharkatuz Arratzuko Santo Tomas monasteriora heltzen ziren. Hauxe zan Zenarruzatik Gernikara arteko tenplurik garrantzitsuena eta bere fundazioa Done Jakueren bideari lotuta dago. Ibiltarientzako ezinbesteko gunea zen: bertan atsedena hartu eta indarrak berreskuratu egiten zuten Bidea jarraitzeko.
Santo Tomas eleizatik Gernikara banatze bat zegoelagaz bat datoz historialariak: bide bat Mendata eta Ajangiztik zihoan eta beste bide bat Arratzutik. Ana Isabel Prado eta Maria Jesús Fernández historialariek ibilbidea gehiago zehazten dute, Arratzun Elejaldetik eta Gorozikako Santa Marina baselizatik igaro ahal zela adieraziz. Banatzeak Done Jakue bidean askotan emoten zan, batez be kostaldeko ibilbide berantiarran, izan be, askotan hemen ez zen bide normala eta bakarra ezarri. Arratzuko Udalak 2006an publikatutako liburuan, “Arratzu. Ugaritasun  harana” izenekoa, Juan Luis Pablo Badiola arratzuarrak zera gogoratzen dau: " ume bat nintzela, herria zehartzen ebezan erdi aroko kaltzadak bazeuden, hoietako bat Zubiatetik igarotzen zen eta Santimamiñerarte heltzen zan, beste batek Galiziarako bidea jarraitzen zuen, Done Jakue bidearen kostako ibilbidea delakoan".   

Amaitzeko Arratzuk oso papera garrantzitsua zuela Bizkaiko Kostako Done Jakue Bidean,  Santo Tomas eleiza bertan dagoelako, fisikoki eta espiritualki bidearen erromesak artatzeko. Hemendik, erromesak Gernikara heltzen ziren, Mendata eta Ajangiztik igaroz edota Arratzutik. Udaberrian erraustutako bidearen zatia gaur egun zarratuta dago eta honek Arratzuko zatia, historialarien bermea duena, eta Luis Alberto Cantera “Amigos del camino de Santiago”ren elkartearen kideak esanda, laburragoa eta seguruagoa den bideak, antzinan izan zuen aktibitatea berreskuratzeak ekarri dau eta berezko eskubidea duen aukera izatea. Bide zati bi hauek ez dira probisionalak, biak elkarrekin bizi behar dira, erromesak bere helmugara heltzeari laguntzeko, antzinan bezala. 
“Kultura, historia eta ondarea herritarren arteko lotura indartsua dira, herriaren bizi sozio-kulturalarako bizigarria eta herriko ekonomia jasangarria dinamizatzeko pizgarria. ren balioaz ziur gagoz, Geure kulturak Arratzu bizitzeko eta gozatzeko herri apartekoa izatearen helburua lortzeko duen balioaz ziur gagoz, zentzu zabalean ulertuta,", adierazten dau Arratzuko Alkateak, Josu Olano.