Albisteak

 

Udala eta herritarren arteko harremanak hobetzeko eta komunikazioa errazteko, Arratzuko Udalak iradokizunak hartzeko buzoiak prestatu dauz herriko gune nagusietan. Gardentasun eta eraginkortasun udal politikaren baitan martxan jarritako neurria da hau, herritarren partaidetza sustatzea da helburua. 

Arratzuko Udalak hamar bat iradokizun buzoiak prestatu dauz herriko gune nagusietan. Horretarako, herrian dauden buzoi taldeetan kutxatila bat gorde da herriko bizigune nagusi bakoitzean, horrela herritarrek euren proposamenak, iradokizunak, kexak edota arazoak udalari zuzentzeko.

Komunikazio bide barri honegaz, Arratzuko Udalak herritarrekiko komunikazioa eta herri partaidetza azpimarratzen dau. "Zerbitzu barri honek, ez dau arreta zuzena ordezkatuko. Ekimen honek herritarrei komunikazio bide barri bat errazten deutse, euren ideiak, planteamenduak, zalantzak...geuri zuzentzeko. Askotan ez da erreza udalara jotzea proposamenak edota iradokizunak planteatzeako. Horrela, guztion artean, Arratzu hobeago bat egiteko tresna dogu hau", adierazten dau Arratzuko Alkateak, Josu Olanok.

Arratzuko Udalak proposamen, iradokizun eta mezu guztiei erantzun bat emoteko konpromisoa hartu dau.

Buzoi taldeetan udal buzoiak bereizteko zuri gorrizko arraiadun markak ezarri dira, bertan zera adieraziz: "Oharrak, Kexak eta Iradokizunak".