Albisteak

 

Arratzuko Udalak herriko bizitza sozio-kulturala aberastearen alde egiten dau, euskal kultura sustatuz antolatzen dabezen ekintza sozio-kulturaletan. Helburu honegaz, Arratzuko Udalaren Kultura Arloak udazken honetarako ikastaro programa zabala prestatu dau.

Herritarren partaidetza sustatzeko doako Bertsolaritza klaseak antolatu dira. Klase hauek martitzenetan eskeiniko dira bi txandatan, 18:00etatik 19:00etara, umeentzako, eta 19:00etatik 20:00etara nagusientzako. Geure kirola sustatzeko esku pilotaren doako klaseak eskeiniko dira, barikuetan 18:30etatik 20:00etara.

Arratzun eskeintzen diren beste ikastaroen artean Yoga hastapenarena dago, astelehen eta eguenetan 18:30'etatik 20:00etara, hilero 20€ko kuotagaz; Zumba, martitzenetan 18:00etatik 19:00etara, 10€ko kuotagaz hilean; eta joskintza, egueztenetan 18:00etatik 20:00etara, 20 €ko kuotagaz hilean. Erroldatuta ez daudenek 10€ gehiago ordaindu beharko dabe.

Klaseak urrian hasi dira eta hiru hilabeteko iraupena izango dabe. Ikastaroak urtean zehar jarraipena izatea aurreikusten da arratzuarren erantzunaren arabera.