Albisteak

 

Arratzuko Udalak 2017/2018 udal ikastaroen eskaintza zabala jarri dau martxan. Egitarauaren barne gustu eta adin guztietarako ikastaroak daude. Besteak beste, kirola egitekoak: yoga-txiki eta handientzat, zumba-txiki eta handientzat, dantza modernoa, pilates, fitness funtzionala eta umeentzako esku pilota. Joskintza, gitarra edota fandangoa eta arin arina dantzatzen ikasteko ikastaroak be badagoz.

Arratzuko Udalak herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatzearen alde egiten da eta adin guztietako herritarrak aisialdi aktiboa praktikan jartzeari animatzen dauz. Horretarako, “2017/2018 udal ikastaroen eskaintza zabala prestatu dogu. Hauei esker aisialdi osasungarria praktikan jarri eta geure kultura hobeto ezagutzeko aukera eskeintzen da, herritik irten barik. Ikastaroak ume zein nagusiei zuzenduta daude. Herriari bizia emonez. Geure leloa “ Arratzu, zaindu eta gozatu” da”, azaldu dau Arratzuko Alkateak, Josu Olanok. Helburu hau jarraituaz Arratzuko Kultura Sailak ikastaroen eskaintza zabala prestatu dau.

Herritarren partaidetza sustatzeko doako ikastaroak antolatu dira, hoien artean, gitarra klaseak, egueztenetan, 18:00etatik 19:00etara 7 urtetik gorako umeentzako, 19:00etatik 20:00etara 10 urtetik gorakoentzako, 20:00etatik 21:45ra nagusientzako oinarrizko ikastaroa eta 20:45etatik 21:30etara nagusientzako ikastaro aurreratua.
Geure kirola sustatzeko esku pilota klaseak doakoak izango dira be, barikuetan 18:30etatik 20:00etara. Esku pilota edota palan jokatzeko aukera egongo da. Gainera, familien artean fandangoa eta arin arina dantzatzen ikasteko tailerra be egongo da, hileko azken barikuetan 19:00etatik 20:00etara.

Arratzun eskeintzen diren beste ikastaroak hauexek dira: yoga-txiki, astelehen eta eguenetan, 17:30etatik 18:30etara, hileko 10€ko kuotagaz (erroldatu gabeak 5€ gehiago) eta handientzako yoga, astelehen eta eguenetan 18:30etatik 20:00etara, hileko kuota 20€ (10€ gehiago erroldau gabeak); Zumba txiki martitzenetan izango da 17:00etatik 18:00etara, kuota 10 €koa da (erroldatu gabeak 5€ gehiago) eta handientzako zumba  martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 19:00etara, 20€ko kuotagatik (10€ gehiago erroldau gabeak); dantza modernoa be eskeiniko da, umeentzako eta nagusientzako, astelehenetan 16:45etatik 17:45tara, kuota 10€koa izango da eta 15€ erroldatu gabeak; pilates, martitzen eta eguenetan izango da, 12:00etatik 13:00etara, 20€ko kuotagaz (10€ gehiago erroldatu gabeak) ; fitnnes funtzionala, martitzen eta eguenetan, 20:00etatik 21:00etara, 20€ko kuotagaz (10€ gehiago erroldatu gabeak); eta Joskintza, egueztenetan, 18:00etatik 20:00etara, 20€ko kuotagaz. Erroldatu gabeek 10€ gehiago ordainduko dabe.
Klaseak urrian hasi dira eta ikastaroak martxan jartzeko 8-10 pertsona egomn behar dira talde bakoitzean.