Albisteak

 

Arratzuko Udalak herriko gabon jaiak argiz eta kolorez betetzeko ekintzen egitarau zabala prestatu dau. Solidaridadea protagonista izango da, herriko neska-mutilei zuzendutako ekintzekaz eta Olentzeroren bisitagaz batera. 

Udalak herritarren laguntzagaz ekintza ezberdinak antolatzeko ahaleginak egiten doguz, batez be familien aisialdiko sasoietarako. Gabonak egun bereziak dira, geure ohiturak mantentzeko egunak, eta adin guztietarako aukerak eskeintzea bilatzen doguz. Gabonetarako prestatutako ekintzen egitarauaz herritar guztiak gozatzea gura dogu, eta euren parte-hartzea espero dogu. Batez be, ekintza solidarioetan Arratzuko eskuzabaltasuna erakusteko.”, nabarmendu dau Arratzuko Alkateak, Josu Olanok.

Pasa dan barikuan, abenduaren 15ean, Gabonetako argiak piztu ondoren, aurton su artifizialakaz batera, eta ardo dastaketaren azoka ospatu ondoren, Arratzuko Gabon jai egitarauak aurrera darrai. Eguen honetan, abenduaren 21ª, Santo Tomas egune, herriko zaindaria, Arratzun jai eguna da. 17:00etatik aurrera, 3. Briska Txapelketa jokatuko da Loiola Tabernan. Izen-emotea bertan egingo da (5€ bikoteko) eta saria Gabonetko otzara bana izango da.

Barikuan, abenduaren 22an, “Asian Barrena Gurpilekin Bidaian” izenburuko hitzaldia eskeiniko da. Bertan, Eneko Redondok hitzaldia emango du, eta bizikletaz Asian egindako bidaia azalduko dau.  Hitzordua 19:00etan izango da Kultur Aretoan. 

Zapatuan, abenduaren 23ª, Santo Tomas Parrokian ospatuko da Meza 12:30etan. Arratsaldean, Olentzero etorriko da Arratzura 18:30etan.  Arrolatikbajatu eta Loiolako plazatik pasatu ondoren frontoian opariak banatuko dauz. Udaletxea 17:00etatik aurrera egongo da zabalik.
Martitzenean, abenduaren 26an, umeentzeko ipuin kontaketea izango da Kultur Aretoan, “Kantukantoi” taldearen eskutik, herriko umeei zuzenduta (18:00h.).

Egueztenean, abenduaren 27an , skate ikastaroa eskeiniko da adin guztientzat, 18:00etatik 20:00etara.
Abenduaren 28 an eta urtarrilaren 4an solidaridadearen txanda izango da, Enciendo Mi Corazón Fundazioaren eskutik. 17:15etatik 18:30etara Yoga Txiki solidarioaren klaseak eskeiniko dira Kultur Aretoan.  Batuko dan dirue Kolonbiako umeei laguntzeko erabiliko da.
Barikuan, abenduaren 29an, Karaoke egongo da Kultur Aretoan 18:00tatik aurrera. Urtarrilaren 2an, txontxongiloen antzerkia eskeiniko dau,  Rosa Martinez eta lagunak “Nahia eta Neo” kaz batera.
Jai egitaraua zarratzeko, urtarrilaren 3an, zirku tailerra eskeiniko da frontoian, adin guztientzat, 18:00etatik 20:00etara.