Albisteak

 

Datorren eguenean, otsailaren 14an, Arrolagunek, Arrolako Oppidum-aren Interpretazio Zentroak, hitzaldi-solasaldia eskeiniko dau Arratzun hezkuntza arloko profesionalei: zuzendari, irakasle, begirale… eta gurasoei zuzenduta. Geure historia ikasgeleetara hurbiltzea da asmoa. AZTERTU BAKO IKASGAIA: Arrolako Oppidum-a eta bere Interpretazio Zentroa izenburupean, hitzaldia Juan Jose Cepeda-k eskeiniko dau, Kantabriako Univertsitateko irakaslea eta Arrolako Oppidum-aren indusketa lanene zuzendaria.

Bizkaiko historiaren atal garrantzitsu hau irakaslegoari ezagutzera emotea da helburua, geure historia ikasgeleetara eramateko jarraibideak, estrategiak eta tresnak eskeiniz. Historia liburuetatik kanpo ataratzeko eta modu errezean eta hurbiltasunez ikasleei heltzeko. Zentzu honetan, Arratzuko Arrolako Oppidum-era, izen bereko mendi tontorrean dagoen aztarnategia eta bere Interpretazio Zentrora egiten diren bisita gidatuen kanpaina emongo da ezagutzera be, ikastetxeei bereziki zuzendutakoa. 

 “Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Sailak 2000. urtetik Arrolako Oppidum-an burututako indusketak, ikerketak eta berreskurapen lanen ostean lortutako ezagupenak herritarrekin partekatu nahi ditugu, bereziki etorkizuneko belaunaldiekin. Arratzun oso harro gagoz geure historiaren atal honen altxor paregabea herrian gordetzen dogulako”, azaldu dau Arratzuko Alkateak, Josu Sabin Olano.

Hitzaldiaren amaieran lunch berezi bat eskeiniko da, Burdin Aroan Arrolan jaten ziren elikagaiekaz, geure historiaren lekukotasunari keinu dibertigarria egiteko. 

Hitzaldia eguenean izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Arratzuko Kultur Etxean eta hizaldia irekia da.