Albisteak

 

Domeka honetan, irailaren 20a, Arratzun herri kirolen jardunaldi bat biziko da, Bikotekako Bizkaiko Harrizulatze Txapelketagaz. Lehiaketan Bizkaiko bikote ezberdinek parte hartuko dabe, hoien artean Arratzuko bikote bat egongo da. 

Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak, Arratzuko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2015eko Bikotekako Bizkaiko Harrizulatze Txapelketa ospatuko dabe Arratzun. Lehiaketa honetan herri kirola da nagusi, kasu honetan, lurrean kokatuta dagoen harri baten zuloak egin behar dira, horretako laztabin bat erabiliz eta honekin indartsu kolpatuz, antzinan meatzagintzan egiten zen bezala.

Domekan, irailaren 20an, 13:30etan Arratzuko Loiola plazan, herri kirolen espektakuluaz gozatzeko aukera eskeiniko da honako taldeetako bikoteekaz: Piratak HKT (Arratzu), Gallarta Taldea, Trapagaran Taldea, Burdin Gazteak Taldea, Kabiezes Taldea, eta Errekatxo Taldea. Talde batzuek bikote bat baino gehiago aurkeztuko dabe.
Guztia, Bizkaiko bikote txapelduna erabakitzeko.