Albisteak

 

Ponpaketa-estazioa eta ekaitz-tanga hartuko dituen eremuko horma iragazgaitzak eraikitzen dihardu URAk, Marisma bideko parkeko lur-azpian.

Hartara, eremu horren perimetroan 200 bat habe eraikitzen ari da. Horiek guztiak burutu eta gero, eremu osoa estaliko duen hormigoizko taula eraikiko da: aldameneko lurrek habeak mugiaraz ez ditzaten. Lan horiek 2017ko hasiera arte iraungo dute.

Eremuko hormak egonkortu eta gero, eremu barruko lurra erauziko da —alegia, eraikitako habe eta taula artean dagoena—; besteak beste, zarata edota hautsak sor ditzaketen erasanak murrizte aldera.

Azkenik, eremuko lurra erauzi eta gero, ekaitz-tanga eta ponpaketa-estazioa eraikitzeari ekingo dio URAk, gerora Busturialdeatik datorren kolektorea ponpaketaestazioarekin konektatzeko, Sukarrietako hondakin-urak bertan biltzeko eta guztiguztiak Lamiarango araztegira helarazi ahal izateko.

Lan horiek guztiak bukatu eta gero, Marisma Bideko parkeak orain arte izan duen itxura berreskuratuko du.

Dena dela, ezustekorik egon ezean, lanok 2018ko erdialderantz burutuak beharko lukete.

 Planoak ikusi (PDF 2,57M)