Albisteak

 

Arratzuko Udalbatzak martxoaren 31n ospatu zen ohiko bileran honakoa erabagi dau korporazinoko kideek aho batez emondako aldeko botoaren bidez 2016ko. Izan be, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituan apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 47.2.ll artikuluan eskatutako erabateko gehiengoa beteten da:

Lehenengoa.- Udalerriko Uri Antolamenduko Plan Orokorraren agiria hasiera baten onartzea, udal-berrikuspenaren ondorioz hasierako onarpenerako agirian egindako aldaketen agirian azaltzen diran zuzenketak kontuan hartuta.

Bigarrena.- Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeko 85. artikuluan aurreikusitako lizentzien etendurearen eraginpean zer arlo dagozan adierazotea, betibe, aurreikusitako zehaztapen barriek indarreko urigintza-araubidea aldatzen badabe.

Etendureak urte biko gehienezko iraupena eukiko dau, eta Arratzuko Uri Antolamenduko Plan Orokorra behin betiko onartzen danean amaituko da.

Hirugarrena.- Berrogeta bost egunetan, hasiera baten onartutako agiriak jentaurrean ikusgai jartea. Horretarako, iragarkiak «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean», korporazinoko ediktuen taulan eta lurraldeko zirkulazino handieneko egunkarietako batean argitara emotea. Holan, bada, aztertu gura dabenen esku geratuko da espedientea, epe horretan gura beste alegazino aurkeztu daiezan.
Agiriak udalaren webgunean be egongo dira eskuragarri.

Laugarrena.- Eraginpeko administrazino publikoei itantzea (erreferentziako hasierako onarpenaren ostean aldatutako agirien aurrerapena egin ondoren erantzun dabenei be bai), baita erreferentziako agirian aitatutako interesdunei be, aztertzeko eta oharrak aurkezteko orduan 45 eguneko gitxieneko epea eukiko dabena egiaztetako.

Bosgarrena.- Agiria behin-behinean onartzea, horretako emondako epean alegazinorik aurkeztu ez bada.

Eta honela jasota gera dadin behar diren ondorioetarako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, iragarki hau siñatzen dut.

Arratzun, 2016ko apirilaren 15ean

Alkatea

Josu Sabin Olano Irazábal

 Iragarkia (PDF 537KB)