Albisteak

 

Datorren urriaren 2tik aurrera “Esperientzi Piloto” bat jarriko dogu martxan: Jubilatuentzat taxia (bai gaixotasunagatik, bai edadeagatik) euren etxeetatik Gernikara joateko eta bueltan etxeetara eroatekoa.

Zerbitzu hau astelehen eta barikuetan izango da.

Astelehen goizetan, 9:30ak aldera Gernikara bajatzeko eta 13:30ean Gernikako autobús geltokian bakoitzaren etxera bueltatzeko.

Taxi zerbitzua eskatzeko, bezperan (domekan edo eguenean) taxiari deitu beharko jako txoferra jakitun egon daiten.

Joan-etorri bakoitza 2€ ordaindu beharko dau bakoitzak taxistari. (Gainerakoa Arratzuko Udalak).

Urrian zehar proba egingo dogu eta taxiaren erabileraren arabera aldaketak egin ahal izango dira.

Eskerrik asko danori.