Albisteak

 
Eusko Jaurlaritzak honako dekretu hauek aprobatu ditu:
  • Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua (dekretu horrek seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua indargabetu egiten du). 
  • Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretua.
Aipatutako bi dekretuak 2015eko apirilaren 1ean sartu dira indarrean eta, horren ondorioz, eskabide normalizatuan aprobatu behar izan dira seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzen beste eskaerak. Zehazki, eskabide normalizatu horiek, laguntza-programaren arabera, ondoko eskaerei dagozkie (eskaerak idazti honi erantsi zaizkio):
 
Martxoaren 17ko 30/2015 dekretua:
 
a) Laguntza ekonomikoak eskatzea jaiotzagatik, adopzioagatik, adoptatu aurretik familian hartzeagatik eta hemezortzi urte baino gutxiago duen pertsona baten gaineko tutoretzagatik; H HASIERAKOA izeneko eskabide normalizatuari dagozkio.
b) Laguntza ekonomikoak eskatzea familia-unitateko seme-alaben mantenuagatik; M MANTENUA izeneko eskabide normalizatuari dagozkio.
 
Eskabide normalizatuak eta horiek betetzeko jarraibideak agindu honetan erantsita daude: AGINDUA, 2015eko ekainaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez onartzen baitira ardurapean seme-alabak dituzten familiak laguntzeko laguntza ekonomikoei buruzko martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak (EHAA zkia. 124, 2015eko uztailaren 3koa).
 
Bestalde, «https://euskadi.eus» egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri eskabide normalizatuak eta horiek betetzeko jarraibideak. Zehazki:
 
a) Laguntza ekonomikoak eskatzea jaiotzagatik, adopzioagatik, adoptatu aurretik familian hartzeagatik eta hemezortzi urte baino gutxiagoko pertsona baten gaineko tutoretzagatik; H HASIERAKOA izeneko eskabide normalizatuari dagozkio. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/es/contenidos/ayuda_subvencion/ayudas_hijos_2014/es_0001/es_002.html
b) Laguntza ekonomikoak eskatzea familia-unitateko seme-alaben mantenuagatik; M MANTENUA izeneko eskabide normalizatuari dagozkio. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/es/contenidos/ayuda_subvencion/ayudas_hijos_2014/es_0001/es_002.html
 
OHARRA: 2015. urteari dagozkion mantenu-laguntzak seme-alabak dituzten diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera egingo dira. Horren ondorioz, adierazitako mantenu-laguntzei dagozkien eskaerak aurkeztu beharko dira dekretu horretan oinarrituta onartutako eskabide normalizatuan.
 
Martxoaren 17ko 31/2015 dekretua:
 
a) Eskabide normalizatuan egingo dira seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanal¬dia murrizten duten langileen hasierako laguntza-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_menores_2014/eu_concilia/conciliacion_hijos_menores.html
Eskabide normalizatuan egingo dira seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzaren jarraipen-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_menores_2014/eu_concilia/conciliacion_hijos_menores.html
 
b) Eskabide normalizatuan egingo dira mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileen hasie¬rako laguntza-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_familiares_2014/eu_concilia/conciliacion_familiares_2010.html
Eskabide normalizatuan egingo dira mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzaren jarraipen-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_familiares_2014/eu_concilia/conciliacion_familiares_2010.html
 
c) Eskabide normalizatuan gauzatuko dira seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontra-tatzeagatik egiten diren hasierako laguntza-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_cuidadores_2014/eu_concilia/conciliacion_cuidadores.html
Eskabide normalizatuan gauzatuko dira seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontrata-tzeagatik egiten diren laguntzen jarraipen-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_cuidadores_2014/eu_concilia/conciliacion_cuidadores.html
 
Halaber, eskabide normalizatuak eta horiek betetzeko jarraibideak agindu honetan erantsita daude: AGINDUA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez onartzen baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II., III. eta V. kapituluetan aurreikusitako familia-errenta estandarizatuaren atalaseak, laguntzen zenbatekoa eta portzentajea eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak (EHAO zkia. 68, 2015eko apirilaren 14koa).