Albisteak

 

Aisialdiko zuzendaria izateko ikastaroa antolatu dogu Busturialdeko herri txikien Gazteria Zerbitzuak (Urremendi LGE) eta Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako Gazteria Sailek Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Gaztedi Busturialdea' programaren barruan.

Ikastaroa, martxoaren 22tik ekainaren 28ra bitarteko zapatuetan eskainiko da, goizez eta arratsaldez, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean eta Gernika-Lumoko Kultura Etxean. Danatara, 10 zapatu izango dira.

Ikastaroa egin ahal izateko, derrigorrezko baldintza batzuk bete beharko dira, hain zuzen be:

  • 21 urte beteta izatea, edo matrikulazino urte barruan adin hori izatea.
  • Ikastaro hasikeran, Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea.
  • Bigarren heziketaldia edo horren baliokide dan beste mailaren bat gaindituta izatea edo, kanpotik etorriz gero, jatorrizko estatuko hezkuntza sisteman horren pareko dana.

Plaza kopurua mugatua izango da eta izen emotea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik. Izena emoterako orduan, lehentasuna izango dabe 'Gaztedi Busturialdea' programaren barruan dagozan herrietan erroldatutako gazteek. Ikastaroaren prezioa 200 eurokoa da.

Kartela ikusi (PDF 266KB)