Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Gaztedi Busturialdea' proiektuaren barruan, "Lana bilatzea lana da" programa jarriko dogu martxan Busturialdeko herri txikien Gazteria Zerbitzuak (Urremendi LGE) eta Bermeoko eta Gernikako Udaletako Gazteria, Busturialdeko gazte langabeei lana bilatzeko prozesuan laguntzeko asmoagaz.

Programaren nondik norakoak azaltzeko helburuagaz, informazino saioak edo aurkezpenak prestatu dira, Bermeon eta Gernikan izango diranak, eskualdeko gazte langabetu guztiei zuzenduta. Lehenengoa otsailaren 24an izango da, Gernika-Lumoko Elai Alai Txiki aretoan. Bigarrena, barriz, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, otsailaren 27an. Aurkezpen biak arratsaldeko 7etan izango dira.

Kartela ikusi (PDF 270KB)